Goi mailako pilota larunbatean Jostaldi pilotalekuan
Olaizola ll-Zabaleta eta Ezkurdia-Aranguren bikoteek jokatuko dute arratsaldeko 20:00tan hasiko den jaialdian.
Profesional mailako pilota partida jaialdia jasoko du Jostaldi pilotalekuak larunbata honetan, 20:00etatik aurrera. Olaizola II eta Zabaleta, Ezkurdia eta Arangurenen aurka lehiatuko dira, besteak beste.
Lehenengo, Arteaga II eta Urretabizkaia II, Egiguren V eta Erostarberen aurka jokatuko dute, beraz, gerturatzen direnek bi partidez gozatu ahalko dute, Masters Caixabank udako jaialdia dela eta.
Juan Luis Silanes Kirol zinegotziak baieztatu du osasun eta segurtasun neurri guztiak beteko direla, eta horrenbestez, Hondarribian larunbatean pilota partida antolatuko dutela.
Sarrerak 20 eurotan eskura daitezke. Aldiz, 18 urtetik beherakoek 10 eurotan erosteko aukera izango dute. Salmenta puntuak Arma Plazako informazio puntua eta Matxin Artzu kaleko turismo bulegoa izango dira.
Internet bidez ere lortu daitezke udalaren orrialdean ageri den orrialdean.