Udala "lankidetza berezian" dabil herriko ikastetxeekin
Ikastetxeek helarazitako eskaerak erantzuten dabil Udaletxea Txomin Sagarzazuk jakitera eman duenez.
Aurreko astean bildu ziren lehen aldiz ikastetxeetako zuzendariak Juan Luis Silanes hezkuntza zinegotziarekin batera Udalean, ikasturte berriari begira dituzten beharrak entzuteko.
Ondorioztatu zuten elkarren arteko lankidetzaren beharra dutela eta alkateak argitu du jadanik “lankidetza honek bere fruituak ematen ari dela” eta beraz, “balantze positiboa egitera” ausartu da.
Hala ere Txomin Sagarzazuk nabarmendu du Udala ez dela Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila eta eskumen hauek Jaurlaritzarenak direla.
Eskaerei dagokienez, Udaltzaingoaren laguntza izan da amankomunean ikastetxeek eduki duten eskaera, ikasgeletara irisgarritasuna errazte aldera zenbait aparkaleku erretiratuko dituzte. Bestalde, Talaia eskolatik hainbat hesi eskatu dituzte eta Ama Guadalupekoa ikastetxetik Hondartza Kiroldegi kanpoko pista erabili ahal izatea, jarduera fisikoak egin ahal izateko. Zehaztu dute eskaera hauei jada erantzuna emana dela.
Amaitzeko, alkateak ikasturte berezi baten atarian gaudela aurreikusi du eta Udaletik prest egongo direla herriko 2200 haurren baldintzak hobetu ahal izateko.