Bihar, Irailak 15, amaituko da euskara arloko diru laguntzak eskatzeko epea
Hondarribiko Udalak gaur aurkeztu du Euskara Arloko diru laguntzen deialdia eta bihar arte dago eskaria egiteko epea zabalik.
Euskararen erabilera sustatzen duten eragileei laguntza ekonomikoa ematea du xede Udalak gaur aurkeztu duen deialdi honek. Bihar bukatuko da deialdia eta guztira 27.600 euro banatuko dira ondoren zehaztutako herriko bultzatzaileen artean:
– 16 urtetik beherakoentzat udako ikastaroak antolatzen dituzten ikastetxeentzat 9.800 euro bideratuko dira.
– Euskara sustatzeko ekintzak antolatu dituzten talde edo elkarteentzat 7.000 euro zuzenduko dira.
– Euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egin dituzten 16 urtetik gorako herritarrei, euskarazko barnetegi edo ikastaroetara joandako herritarrei, osotara 7.000 euro luzatuko zaie.
– Kanpoko errotulazioa euskaratutako establezimenduentzako 1.800 euro eskaintzea erabaki da.
– Webgunea euskaratu dutenentzat 2.000 euro.
Ebazteko eta jakinarazteko epea bi hilabetetakoa izango da, eskaerak aurkezteko epea amaitzen denetik hasita.
Ohiko ikastaroetako ikasleei eta autoikaskuntza bidez ikasten duten ikasleei ikastaroaren kostuaren %75 ordainduko zaiela ziurtatu dute eta langabezian egon direnei %100 ordainduko zaie.
Eskabideak elektronikoki aurkeztu beharko direla zehaztu du Hondarribiko Udalak, web orriko Sarrera Erregistroaren bitartez. Eskaera egiteko informazio osoa www.hondarribia.eus/eu/izapideak-laguntzak-diru-laguntzak orrialdean topa daiteke.