Vox eskuin muturreko alderdia Irunen izango da larunbatean
Hauteskundeetako mitina egingo du Santiago Abascal presidenteak. Harekin batera Gipuzkoako hautagai Maria Perez arituko da.
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2020/06/captura-de-pantalla-2020-06-25-a-las-10-32-14.png)
Vox Espainiako eskuin muturreko alderdiak hauteskundeetako mitina egingo du larunbatean (hilak 27) Irunen, Pio XII plazan zehazki. Bertan izango da taldeko presidente Santiago Abascal eta Gipuzkoako hautagai Maria Perezek. 20:00etan hasiko dute.