Javier Ugarte eta Harresilanda kaleetan lanak egingo dituzte berriro
Harresilanda kalea itxi egingo du udalak lanen ondorioz, eta trafikoan aldaketak burutuko ditu horretarako.
Hondarribiko Udalak Javier Ugarte eta Harresilanda kaleetan lanak egingo ditu berriz ere. Harresilanda kalea trafikora itxita egongo lanen ondorioz, gaur hasi eta datorren astelehenera bitartean. Trafikoa, beraz, biribilgunetik San Pedro kalerantz eta ondoren Santiago kaletik desbideratuko dutela jakinarazi du udalak.