Amuteko haur parkean konponketa lanak egiten ari da udala
Muliateko haur parkeko lanei ekin aurretik Amutekoei heltzea erabaki du udalak; berritze lanak hiru astez luzatzea aurreikusi dute.
Gonzalo Carrion Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak Amuteko haur parkeko egokitzapen lanen berri eman du gaurkoan. Zoruaz gain, “bi joko inklusibo” jarriko ditu udalak bertan. Iragan astean Muliateko haur parkeko zorua konpondu behar zutela esan arren, lehenik eta behin Amutekoarekin hastea erabaki dutela jakinarazi dute. 46.000 euroko aurrekontuarekin, lanak, denera, hiru astez luzatzea aurreikusi dute.