Langileen eskubideak aldarrikatuko dituzte bihar, ez ohiko moduan
Gehiengo sindikalak Maiatzaren Lehenerako sortutako logoa balkoi eta leihoetara eramatea deitu dute. LAB eta ESK-k streaming bidez saioak emango dituzte.
Bihar Maiatzaren Lehena da, Langileen Eguna. Mobilizazioren protesta joko-eremua kalea izan ohi da, baina salbuespenezko egoera dela eta, beste deialdi batzuk egin dituzte gehiengo sindikala osatzen duten sindikatuek (ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde).
Logo bat propio sortu dute Maiatzaren Lehenerako, eta marrazki hori leiho eta balkoietan jartzeko deia luzatu dute. Horrez gain, LABek autoen karabana egingo du Pasai Antxoko Luzuriaga aparkalekutik abiatuta. Internet bidez egunarekin zerikusia duen hainbat eduki zabalduko du. ESK-k hitzaldi bat egingo du. Honakoa da egitaraua:
ESK
- 12:00etan. Solasaldia: Konfinamenduan bizitza ereiten. Hizlariak Helena Maleno, Jule Goikoetxea, Mikel Oar-Arteta eta Maitane Arnoso. Dinamizatzailea: Virginia Enebral. ESKren sare sozialetan ikusteko aukera egongo da.
LAB
- 10:00etan. Mobilizazioa autoetan. Oarsoaldean, Pasai Antxoko Luzuriagako aparkalekutik aterako da. Etxean geratzen direnei txalo egitera deitu diete, karabana pasatu ahala.
- 11:30ean: Streaming bidezko emisioaren hasiera: Hokoke dokumentala. LABen sare sozialetan ikusteko aukera egongo da.
- 12:30ean: Ekitaldi nagusia: nazioartetik agurra eta LABen mezua.
- 16:30ean: Hotel explotación dokumentala.
- 17:30ean: Zaintza lanei buruzko solasaldia.
- 18:30ean: Shock Doktrina dokumentala.
- 19:45ean: Eguna bukatzeko, mundua aldatu duten langileei txalo zaparrada eskainiko diete.