Hiru koronabirus kasu berri Irunen eta beste bi Hondarribian
Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, bost gehiago dira eskualdean COVID-19arekin kutsatutakoak.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzoko (hilak 28) 20:00etan koronabirusaren gainean dituen datuen berri eman du. Horren arabera, hilaren 27tik 28ra bost COVID-19 kasu berri diagnostikatu dira Bidasoan. Hondarribian bi izan dira SARS CoV2 koronabirusarekin kutsatutakoak eta hiru Irunen.
Honakoak dira Irungo eta Hondarribiko datu zehatzak (parentesi artean, hilaren 27ko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da. Litekeena da horietako askok senda-agiria jaso izana. HITZAk ez du jakiterik izan egun kasu horietatik zenbat dauden aktibo.
- Irun: 209 (+3)
- Hondarribia: 38 (+2)
Bestalde, Bidasoko Ospitalean zazpi eri daude COVID-19 birusarekin, denak gela arruntetan.
BIDASOKO HITZAn, koronabirusaren gaineko albiste guztiak bilduta dauden atal berezia dago. Bertan, Irungo eta Hondarribiko infektatuen bilakaera ere ikus daiteke.
Beheko estekan, Osasun Sailak gaur zabaldu duen txosten osoa ikusteko aukera.