Sei koronabirus positibo berri Bidasoan, bost Irunen
Bigarren egunez jarraian, igoera apala Hondarribian; kasu berri bakarra. Irunen, datuek aste honetako joerari eusten diote eta positibo berriak 10 baino gutxiago izaten jarraitzen dute.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzoko (hilak 25) 20:00etan koronabirusaren gainean dituen datuen berri eman du. Horren arabera, hilaren 24tik 25era Irunen eta Hondarribian, sei COVID-19 positibo berri zenbatu dira, bost Irunen. Igoera oso apala izan da Hondarribian, kasu bakarrarekin. Irunen igoera nabarmenagoa izan den arren, 10 kasu berrien langa ez dute gainditu.
Honakoak dira Irungo eta Hondarribiko datu zehatzak (parentesi artean, hilaren 24ko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da. Litekeena da horietako askok senda-agiria jaso izana.
- Irun: 205 (+5)
- Hondarribia: 31 (+1)
Bestalde, Bidasoko Ospitalean sei dira COVID-19agatik ingresatuta daudenak, denak gela arruntetan.
BIDASOKO HITZAn, koronabirusaren gaineko albiste guztiak bilduta dauden atal berezia dago. Bertan, Irungo eta Hondarribiko infektatuen bilakaera ere ikus daiteke.
Beheko estekan, Osasun Sailak gaur zabaldu duen txosten osoa ikusteko aukera.

