'Hondarribia' aldizkariaren zenbaki berria sarean eskura daiteke
Larrialdi egoera amaitu arte ez du papereko edizioaren banaketa egingo udalak; bitartean, online edizioa irakur dezakete interesdunek.
Osasun larrialdiak eragindako egoera medio, Hondarribia euskarazko udal aldizkari berriaren zenbakia ez da ohiko lekuetan banatuko. Hala ere, sarean, hondarribiar ororen eskura, jarri du Hondarribiko Udalak kazeta. Etxeratze agindua bertan behera uztean gauzatuko dutela banaketa jakinarazi dute.