Gaztetxearen aldeko manifestazioa egingo dute hilaren 21ean
Hondarribiko Gazte Asanbladak gaztetxearen aldeko manifestaziora deitu du datorren larunbatean, hilaren 21ean. Correosen finkatu dute horretarako hitzordua, 19:30ean. «Gaztetxeen arteko elkartasunez eta antolakuntzaz indartsuagoak garela argi dugu», adierazi dute gazteek sare sozialetan, eta parte hartzera animatu dute herritar oro.
Iragan ostegunean, hilaren 5ean, hustu zuen Ertzaintzak Egiluz jauregian kokatutako gaztetxea. Elizak zabaldutako auzi prozedura medio hutsarazi zuten erakina ertzainek, eta haren eskuetan utzi zuten berriz ere.