Musikaz gozatuko dute berriz ere, III. '...A tempo' jaialdian
Hondarribiko Musika eta Dantza Eskolak egitarau oparoa antolatu du hilaren 12tik 15era ospatuko den '...A tempo' jaialdirako. Ekintzek iraun bitartean, ez da klaserik izango ohiko ordutegian.
Musikaz ikuspegi ezberdinetatik gozatzeko aukera izango dute Hondarribiko Musika Eskolara joaten diren ikasle eta irakasleek. Etzi (asteazkena) hasiko da …A tempo musika jaialdiaren III. edizioa eta hilaren 15era arte iraungo du, musikaren gorazarre eginez.
Egitarau oparoa prestatu dute, betiere ikuspegi pedagogiko batean oinarriturik. Egunero tailerrak egingo dira eta ikasle zein irakasleek emanaldi bana eskainiko dute, musika eskolan egindako lanari balioa emateko. Emanaldi horiek hilaren 13 eta 14ean izango dira eta musika eskolako idazkaritzan izango dira eskuragarri, aretoa bete arte.
III. … A tempo jaialdiaren egitaraua.
Otsailak 12, asteazkena
- 17:00 eta 18:00 (bi saio): Dalcroze tailerra, 1. eta 2. kurtsoko musika tresnen ikasleentzat maite Bilbao Bartolome irakaslearen eskutik areto nagusian.
- 16:00 eta 18:00 (bi saio): Eszena tailerra 5. eta 6. musika tresnen ikasleentzat Ibon Huarte Arrayago irakaslearen eskutik dantza gelan.
- 19:00: Mugimendu tailerra ikasle helduentzat, Agustin Alzaga Martinez irakaslearen eskutik Dantza Gelan.
Otsailak 13, osteguna.
- 16:30: Iniciación a la musica moderna tailerra 3. mailako ikasleentzat, Andres Navascuez Cano irakaslearen eskutik 103. gelan.
- 17:00: Gure emakume artistak tailerra 3. eta 4. mailako musika tresnen ikasleentzat, Ainara Galarza Ugarte irakaslearen eskutik, 1. solairuko sarreran.
- 18:30: Hondarribiko Musika eta Dantza Eskolako irakasleen kontzertua, areto nagusian.
Otsailak 14, ostirala.
- 16:45-17:45: Sokarekin jolasean tailerra 4, 5 eta 6 urteko ikasleentzat Maider Aizpurua Velez eta Amaia Garcia Matias irakasleen eskutik Dantza Gelan.
- 18:30: Pieza Txikiak eta gogoeta batzuk, ikasleen kontzertua, areto nagusian.
Otsailak 15, larunbata.
- 11:00: Aquafonia, los sonidos del agua tailerra, musika goiztiarra klaseko ikasleentzat Pau Elias i Carbonell irakaslearen eskutik.