25 urte beteko ditu aurten Zuhaitz Egunak
Zuhaitz Eguna martxoaren 28an ospatuko da, iaz bezala, San Telmo inguruan. Aurten 86 ametz landatuko dituzte guztira.
Martxoaren 25ean ospatuko da Hondarribian Zuhaitz Eguna. Aurtengoa gainera, ez da edonolako eguna izango, 25 urte beteko baitira arbolak landatzen hasi zirenetik. Kokalekua 2019ko berbera izango da, “iaz bezala, San Telmo inguruan egingo dugu, Higer Itsasargitik hurbil” adierazi du Juan Luis Silanes, Hondarribiko Udaleko nekazaritza zinegotziak.
Ohi bezala, landatutako zuhaitzen kopurua, Hondarribian jaio diren haurren kopuruaren araberakoa izango dela azaldu du Silanesek, “jaiotako haurren artean 52 mutilak dira eta 34 neskak. Izen erabilienen artean daude, Martina, Nahia eta Haizea neskentzat, eta Julen, Telmo eta Oihan mutilentzat”. Guztira 86 ametz landatuko dituzte. Iaz baino 29 gutxiago.
11:00etarako deitu dituzte jaioberriak eta haien senideak eta urtero bezala, zuhaitzen banaketa, atzetik aurrera egingo da, hau da, abendukoei banatuko zaizkie lehenik. 12:00etan bestalde, 2013an jaiotako haurrek ere oparitxoa izango dute, 7 urte betetzegatik makil bana jasoko dute eta.