Realeko nesken erretiluen salmenta puntuak
Eskualdeko hainbat taberna eta jatetxetan eskuratu daiteke. 12 euroan izango da salgai, eta HITZAkide eta Atarikideentzat 8 euroan.
Emakumeen unea iritsi da! Hemen dira gure txapeldunak! Realeko neskek Kopa irabazi dute aurten, eta garaipen historikoa oroitzeko erretilua egin dute HITZAk eta ATARIAk. Dagoeneko eskuratu daiteke hainbat taberna eta dendatan. 12 euroan izango da salgai, eta HITZAkide eta Atarikideentzat 8 euroan.
Emakumeen taldearekin egin den lehen erretilua da, 2019ko maiatzaren 11n Granadan gertaturikoa ez ahazteko. Taldea sortu zenetik garaipen horretara heltzeko bidea luzea izan da. Izan ere, jokalari askok jarri dute euren alea familia txuri-urdin handiaren eraikuntzan, eta Granadan lortutakoa haiei esker ere izan zen. Esfortzurik gabe, ez dago garaipenik.
1980-1981 denboraldiko Liga izan zen talde txuri-urdinak irabazi zuen lehen titulu esanguratsua, Gijonen Jesus Maria Zamorak egindako gol mitiko hari esker. Lorpen hura ez ahazteko, erretilu oroigarri bat egin zen. Urteak pasa dira geroztik, eta halere, hainbat tabernatako apaletan ikus daiteke, eta realzale askok ere etxean gorde dute. Orain emakumeen unea da!
Oarsoaldeko eta Bidasoko salmenta tokiak:
OIARTZUN: MIREN TABERNA (Donibane kalea, 1).
ERRENTERIA-ORERETA: ORERETA KAFEA (Diputazio plaza, 2), BAR MANUEL (Madalen kalea, 28), SINDIKATO TABERNA (Madalen kalea, 42), CYNE REYNA (Gamon Zumardia, 10).
PASAIA: IZADI TABERNA (Hamarretxeta kalea, 20), ONTZIOLA JATETXEA (Juan XXIII Kalea, 34), MIMOS TABERNA (Gure Zumardia kalea, 9).
LEZO: TIÑELU TABERNA (Zubitxo kalea, 2).
HONDARRIBIA: ITXAROPENA TABERNA (San Pedro kalea, 67).
IRUN: AUZOKO TABERNA (Bizkaia kalea, 11), BAR MARIÑO (Zubelzu kalea, 6).