Aurkeztu dituzte aurtengo Lilatoiaren kamiseta eta abestia
Martxoaren 1ean izango da Lilatoia, eta dagoeneko aurkeztu dute aurtengo kamisetaren modeloa.
Martxoaren 1ean izango da Lilatoia, eta dagoeneko aurkeztu dute aurtengo kamisetaren modeloa. Kolore fuksia aukeratu dute, eta kamisetak kanezu bat izango du, bi estanpatu bereizteko. Antolatzaileek eskuragai dauden neurri eta modeloen inguruko informazioa argitaratu dute lasterketaren webgunean, eta gomendatu dute ahalik eta azkarren norberaren neurriaren eskaera egiteko: “Gogoratu neurriak amaitzen doazen heinean, aukerak murrizten joango direla, eskaera hilabeteak aurretik egiten ditugulako”. Era berean, parte hartzaileak animatu dituzte lasterketaren egunean kamiseta janztera.
Aurten izen-emateak iaz baino %47 azkarrago doazela iragarri dute, eta dagoeneko, 3.000 emakumek baino gehiagok eman dute izena. Inskripzioak hilabete barru itxiko dituzte, edo agortzen direnean.
31. Lilatoirako abesti berri bat sortu du Estibaliz Garrido Dorronsorok, eta martxoaren 1ean lasterketaren aurretik abestuko dute. Hona hemen abestia: