'Behi zoriontsuaren errezeta' antzezlana Egiluze ikastetxeetan taularatu dute
Tyl Tyl konpainia arduratu da Karmelo Bizkarrak ekoiztutako obra antzezteaz; ikastetxeak dioenez «familia arteko jarduerak eta kultura zein artearen diziplina guztiak» sustatzen ditu lanak.
Donostiako Victoria Eugenia antzokian izandako arrakastaren ondoren, Tyl Tyl konpainiak Behi zoriontsuaren errezeta antzezlana taularatu du Hondarribiko eta Errenteria-Oreretako Egiluze ikastetxeetan. Karmelo Bizkarrak ekoiztutako antzezlan honek «familia arteko jarduerak eta kultura zein artearen diziplina guztiak» sustatzen ditu, Egiluze Taldearen arabera.
Errenteria-Oreretako Egiluze ikastetxeko antzerki taldea, gainera, konpainiarekin elkarlanean aritzeko aukera izan zuen, antzezleekin, zein soinu eta argiztapen teknikariekin, «diziplina profesional eta artistiko honetara gerturatuz». Impact Hub Donostiak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lagundu dute obraren zabalpenean.