[Galeria] Baserritar jantziek lepo bete dute Urdanibia plaza
San Tomas eguna da eta ondorioz jai giroak hartu du goizetik Urdanibia plaza. Orain bai, eguberriak Irunera iritsi dira.
Irunen Eguberriak iristeko gogoz zeudela argi eta garbi nabaritu da gaur. Gainezka egin du Urdanibia plazak; postuak bazterretan eta herritarrak erdian zirelarik leku gutxi zegoen mugitzeko. San Tomas eguneko aferak izaten dira horrelakoak. Eguraldiak, 14:00ak arte behintzat, lagun izan dute irundarrek. Eguzkipean, jendartean eta zenbait kasutan sagardotxo bat edo bi edanda, epelean ospatu dute San Tomas.
Bazegoen zer egin, artisautza postuetan opariak eta elikagaiak erosi dituzte askok. Beste hainbatek oholtzari begira izan dira, dantzari gazteek eskainitako emanaldiak arretaz ikusten. Eta gezurra badirudi ere, kirola ere gertu izan dute. Orduotan ospatzen ari da San Tomas eguneko futbito txapelketa Uranzu pilotalekuan, Urdanibia plazatik metro eskasera. Albiste onena akaso, giroak berean jarraitzen duela da, Irunen behar bezala ospatzen dute San Tomas.
HITZAk Urdanibia plazako irudi sortu bildu du.