[Galeria] 25 urte igaro izan ez balira bezala
Gaur ari da ospatzen Sarek berreskuratutako Irungo San Tomaseko futbito txapelketa historikoa. 19:00ak arte baloiari ostikoka arituko dira, presoen alde.
Ohitura zaharrak berreskuratzea ona izaten dela diote; eta hori da gaur egiten ari direna Irungo Uranzu pilotalekuan. 25 urte igaro ondoren, Sarek San Tomaseko futbito txapelketa antolatu du. Mende laurdena igaro arren, harrera bikaina izan du txapelketak eta talde ugarik izena eman dute. 24 taldek hartuko dute parte guztira.
Garai batekoa erraldoia izan arren, aurtengoak zenbait aldaketa jasan ditu. Hala, udalaren baldintzetara egokituta, gehienez hamar orduz luzatuko dute lehiaketa, eta taldeen kopuruak ere muga du.Goizeko 10:00etan hasi dira pilotalekuan gora eta behera, eta hala jarraituko dute 19:00ak arte, jarraian sari banaketa egingo dute.
HITZAk Uranzu pilotalekuan hainbat irudi bildu ditu gaur.