Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Mezua eta espazioa, biak bat

Asteartean Urdanibia plaza dantzaleku metaforiko bihurtu zuten. ‘Espejismo paraiso’ obrak migratzaileek egunerokoan dituzten zailtasunak irudikatu zituen.

Marcos Garcia dantzariak migratzaile askok bizi duten zaurgarritasun egoera irudikatu zuen.
Irun
2019/12/13

Asteartekoa arratsalde lasaia izan zen Irunen. Ateri zegoen eta jendea hanhemen-ka zebilen Urdanibia plazan, udazkeneko eguzkipean. Plazako bazter batean gazte bat ageri zen; noraezean zebilela zirudien, helmuga zehatzik gabe. Gurpildun trolley maleta ertain bat zeraman berarekin eta banku batean eseri zen. Bertan zelarik neguko anorak berdea kendu eta maletatik puztutako beirazko eskultura bitxi bat atera zuen; haren amets eta nahiak gorpuzten zituen metafora, alegia.

Ez zen kasualitatezko ekintza izan. Migratzaileen zaurgarritasuna eta ziurgabetasuna irudikatzeko performance bat izan zen Urdanibian egin zutena. Migratzaileen Astearen testuingurua baliatuta, Espejismo paraiso—paradisu irudikeria— pieza artistikoa kalera eraman zuen lehen aldiz Miriam Isasi artista plastiko gasteiztarrak. Harekin batera, Helena Goñi argazkilariak, Marcos Garcia dantzariak eta Igor Obeso beiragileak gauzatu dute proiektua. Aukeratutako espazioa aurre lanketa baten ondorio izan zen, «koreografia kaleko banku baten inguruan egiteko prestatuta dago. Bankuak bidaiariek egiten dituzten geldialdi eta itxaronaldiak irudikatzea nahi genuen», esan du Miriam Isasik. Bat-bateko ekintza zirudien arren, lekuaren aukeraketa egin zutenean, detaile guztiak zainduak zeuden, ez ziren edozein lekura joan.

Bankuarekin batera, puztutako beirazko eskultura zen Espejismo paraison garrantzia gehien zuen beste objektua. Etxean egindakoa zela nabarmendu du Isasik, Igor Obesoren tailerrean egindakoa da eta, «oso garrantzitsua iruditzen zitzaigun antzezlekua Irun izanda, halako pieza garrantzitsu bat ere Irunen egindakoa izatea». Lehen kolpean, kontraesankorra zirudien eskulturak, zeharo ezberdinak diren bi materialez, beiraz eta zementuaz egina zelako. Pertsona migratzaileek egunerokoan bizi duten zaurgarritasunaren eredu zen eskultura. Etxea utzi eta haien helmugara iritsi bitartean leku batetik bestera eramaten duten zama zen sorkuntza; pisu gutxikoa izan arren, astuna zen, baita hauskorra ere. Baina era berean, zama hartan ametsak eta nahiak zituen; bizitza duin bat izateko esperantza.

Kokaleku aparta

Irunek ezin hobeto gorpuzten du piezaren atzean dagoen testuingurua, «zaila izango da Espejismo paraiso beste leku batera eraman ahal izatea. Leku gutxik biltzen dituzte Irunek dituen ezaugarriak», azaldu du Isasik. Migratzaileen gaiari ikuspegi artistiko batetik so egiteko Bidasoaren ibarrean dagoen hiriak aukera bikaina eskaini die, mezua eta espazioa lotzea ahalbidetu dielako. Izan ere, Irun beharrezko geldialdi bihurtu da milaka migratzaile eta errefuxiaturentzat. Hortaz, Marcos Alonso dantzariak antzeztutako papera, Irunen geldialdia egiten duten pertsona horien isla baino ez zen izan. Funtsean, proiektua Irunentzat egin zen, Irungo baldintzetan oinarrituz. Isasirentzat lehentasuna ez da performance bat kalera ateratzea, baizik eta espazioak mezuarekin bat egitea eta hura sendotzea. Helburu nagusia «hazten jarraitzea» dela dio sortzaileak; baina ez edozein preziora.

Irungo Udalaren babesa erabakigarria izan dela nabarmendu du artista gasteiztarrak, «gurea proiektu esperimentala zen, baina gure aldeko apustua egin eta aurrera egiteko aukera eman digute. Espejismo paraiso piezak Irungo hainbat ezaugarriri balioa ematen diela ulertu zuten». Zailtasunak izango dituzte, beraz, espazio eta koka-pen berriak topatzeko, argi bai-tute hainbat ezaugarri topatu beharko dituztela. Baina baldintza horiek betetzen dituen toki bat topatzekotan, pozik itzuliko lirateke kale-oholtzara. Mezuari lotua jarraituko duen proiektua da Espejismo paraiso, Irunen,edo edonon.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.