[Galeria] Danbor jole txikiek girotu dituzte kaleak
Urtero legez, haurren danborradak Hondarribia zeharkatu du. Txikiak izan arren, gogotik jo dituzte danborrak ehunka herritar begira zituztela.
Jaiak danborraden sinonimo dira. Hasi dira Ama Guadalupekoaren jaiak eta gaur goizean haurrena izan da jaien lehen danborrada. 11:15tan abiatu dira Mendelu auzotik eta Hondarribiko kaleak zeharkatu dituzte, mantso, baina serio.
Pasai txaranga izan dute bidelagun eta bien artean doinu politak eraman dituzte leku batetik bestera. Kale nagusira iritsi orduko ehunka lagun zituzten zain. Gurasoez gain, herritar asko hurbildu dira, baita jakin-minez zeuden zenbait turista ere. Arma plazatik aurrera, danbor jole txikien atzetik jarraitu du jendeak.
HITZA danborradan izan da gaur. Hona hemen goizak utzitako hainbat irudi.