Gizon bat hil zen atzo Asturiaga parean, itota
Bertan zuen barkua ainguratuta. Frantziako Estatuko herritartasuna zuen.
56 urteko gizon bat hil zen Hondarribian atzo, itsasoan itota. Asturiagako hondartza parean ainguratuta zuen barkua, eta barkuaren ondoan ito zen. Nonbait, aingurarekin zerbait egiteko jaitsi zen barkutik.
Ezbeharraz ohartuta, bertan zirenek larrialdi zerbitzuetara deitu zuten, baina itsas salbamenduko kideak iritsi zirenerako hilda zegoen gizonezkoa.
Hilotza kirol kaira eraman zuten, epaileak aztertu zezan. Frantziako Estatuko herritartasuna zuen hildakoak.