[GALERIA] Labadora eguna da gaur 'Barriotxino'-n
Ia mila opari banatu zituzten Madalen Egunean, Barriotxino-ko gazteek antolatutako haur jokoetan.
Atzoko desastrearen ondoren dozenaka labadora jarri beharko dituzte gaur Hondarribiko guraso eta aiton-amonek. Ia mila opari banatu zituzten arratsaldean Barriotxino-n, auzoko gazteek Madalen Egunerako antolatutako haur jokoetan. Ia mila opari, litro asko txokolate, urratutako belaunen bat, zientoka irribarre eta pena handi bat, urtebetean ez dela beste Madalen Egunik izango.