Bueltan dira garai bateko 'bailableak'
Larunbat arratsaldean Zumardiko kioskotik joko du Hondarribiko Hiria Musika Bandak.
Hondarribiko Hiria Musika Bandak Zumardiko bailableak berreskuratuko ditu, 200. urteurreneko programazioaren barruan. Larunbatean, hilak 27, Zumardiko kioskotik joko du bandak, garai batean egiten zuen bezala. Izan ere, horixe izan zen banda sortzearen arrazoia, orain bi mende.
Adi! Arratsaldeko 18:00etan hasiko dira dantzaldiak, eta ez 19:00etan, aurretik iragarrita zegoen bezala.