Ireki dute '3 leku, 3 paisai, 3 akzio' erakusketa
3 leku, 3 paisai, 3 akzio proiektuan Judas Arrietak herriko haurrekin iaz margotutako hiru koadroak ikus daitezke dagoeneko. Gipuzkoa plazako Medievo kafetegiko beheko solairuan jarri dituzte bisitatzeko moduan, abuztuaren 30era arte luzatuko den erakusketan. Atzo arratsaldean inauguratu zuten.
Hiru koadro horiez gain, Arrietaren beste lan batzuk biltzen ditu 3 leku, 3 paisai, 3 akzio erakusketak, neurri txiki eta ertaineko mihiseak, skate taulak, eta art toy-ak, besteak beste.
Proiektuari lotuta Bideosarek eginiko dokumentala (behean) ere ikus daiteke Medievon. Bertan, arteaz eta artistez duten ikuspegia azaltzen dute proiektuan parte hartutako haurrek. Ideia batean bat egiten dute artista txikiek: Hondarribia hain herri ederra izanda, kalean jarduera artistiko gutxiegi ikusten dela uste dute.