Los Estanques, aurtengo lehenengo fenomenoak
Urriaren 12an egingo dute 2019ko Fenomena Rock jaialdia, kirol kai inguruan.
Fenomena Kultur Elkarteak gaur ezagutarazi du urriko Fenomena jaialdian joko duen lehen taldea. Madrilgo eta Kantabriako musikariz osaturiko eta pop-rock progresibo-psikodelikoa egiten duen Los Estanques banda izango da. Gainontzeko taldeen berri aurrerago emango dutela gaineratu du elkarteak. Gunea ere estreinatuko du aurtengo ekitaldiak. Kirol kai inguruan egingo dute.
Errifak salgai, 2 euroan
Fenomena antolatzen laguntzeko errifak salgai daude hainbat lekuetan, 2 euroan. Hiru sari zozketatzen dituzte: bi lagunentzako dastatze afaria Danontzat Gastrotekan, ile mozketa eta tintatzea Fernando Losada ile-apaindegian, eta bi pertsonentzako gosari osoa Ttoparan. Zozketa, Fenemena jaialdian zehar egingo dute, urriaren 12an. Errifak erosi nahi dituenak Ttoparan, Fer ile-apaindegian, Danontzaten eta Maitane tabernan aurkituko ditu.