Arraun elkartearen dokumentalerako gonbidapenak banatzen hasi dira
Arma Plazako turismo gunean eta arraun elkarteak Zuloaga kalean duen dendan lor daitezke.
Ostegunean Itsas Etxea Auditoriumean proiektatuko duten Hondarribia Arraunean 1845etik dokumentala ikusteko gonbidapenak banatzen hasi dira gaur goizean. Arraun elkarteak Zuloaga kalean duen dendan lor daitezke, baita Arma Plaza kultur eta informazio gunean. Hondarribia Arraun Elkartearen 50. urteurrenerako propio sorturiko dokumentala da, Markos Sodupek eta Joseba Arozenak ekoitzi dutena.
20:00etan hasiko da emanaldia. Hurrengo asteartean ere, hilaren 23an, proiektatuko dute ikus-entzunezkoa, ordu berean. Ordurako ostiralean hasiko dira gonbidapenak banatzen.