Abuztuaren 4an egingo dute Emekiren kaleko margo lehiaketa
XXVI. ekitaldia beteko du aurten. Irabazleak 1.000 euro jasoko ditu, bigarrenak 700 eta hirugarrenak 500.
Abuztuaren 4an, igandez, Kaleko XXVI. Margo Lehiaketa egingo dute Hondarribian, Emeki elkarteak antolatuta. 18 urtetik gorako edozeinek har dezake arte. eta Emekiren egoitzan (Molla etorbidea, 1) eman beharko du izena, egunean bertan. 09:00etatik 11:00etara zigilatuko dituzte euskarriak, gehienera 100 x 100 zentimetro izango dutenak.
Margolari bakoitzak bere materialak erabili beharko ditu, eta ezingo da oinarritu argazki, lamina edo antzerakoetan. Herriko txoko bat aukeratu eta hura margotuko du, olioa, akuarela, akrilikoa, librea edo teknika mistoa erabilita.
Lanak, sinatu gabe, Gipuzkoa plazan aurkeztu beharko dira 17:00etatik 18:00etara, eta han erakutsiko dituzte antolatzaileek, publikoak ikusi eta epaimahaiak aztertu ditzan. Gipuzkoa plazan banatuko dira hiru sariak, 1.000, 700 eta 500 eurokoak. Laugarren sari bat izango da, Atrezzon 100 euroko markoztatze batez eta Done Pedro Kofradiaren opari batez osaturiko accesita.
Saritutako lanak Emekiren esku geratuko dira; gainontzekoak 20:00ak baino lehen jaso beharko dituzte egileek.