Urbil Artola eta Jon Gurrutxaga, Endanean
Blues, folk eta rock doinuak entzungo dira larunbat arratsaldean Hondarribiko Jaitzubia auzoan. Endanea lore saltokiko kafetegiak Urbil Artola eta Jon Gurrutxaga bikoaren kontzertu akustikoa antolatu du. 17:30ean hasiko da emanaldia, eta ez da sarrerarik kobratuko.
Besteak beste, Kateak Gurrutxagaren bakarkako azken laneko abestiak joko ditu bikoak. Abeslari elgoibartarraren lan intimistenetakoa da Kateak. Endaneara hurbiltzen direnek aurkituko dutenaren adibide bikaina da Desitxuratuz singlearen bideoklipa.