Uztaileko Garabateando, baratzetan
Garabateando arte tailerraaren XXVI. ekitaldia egingo dute igandean. Hilean behin egiten dute. Hileroko bigarren igandean elkartzen dira herriko eta inguruko artista amateurrak, elkarrekin zirriborratzeko.
Aldiro Hondarribiko gune bat aukeratzen dute, eta oraingoan Kostako baratzetara joango dira, “baserritarren lanbidea ikustarazteko”.
11:00etan abiatuko dira Otzazkitik eta 13:00etan itzuliko dira bertara, ohi bezala, talde argazkia egiteko.