Behin-behineko komun publikoak jarri dituzte hiru tokitan
Udara denboraldiari begira hiru tokitan behin-behineko komun publikoak jarri ditu Hondarribiko Udalak. San Pedro kalean (Arrantzale Auzoko plazan), Guadalupeko santutegiaren inguruan, eta Ramon Iribarren pasealekuan (Lurgorritik gertu) jarri ditu.
Lekuak aukeratzeko orduan batez ere “udako hilabeteetako mugimendua” hartu dute kontuan, baina ez bakarrik, Juan Mari Altuna Zerbitzuetako zinegotziak azaldu duenez. “San Pedro kalean Arrantzale Auzoko plazatxoan jarri ditugu; Guadalupe inguruan, une hauetan Kantinarik ez dagoenez; eta Lurgorri inguruan, Ekialdebuseko autobus gidariek ere erabili dezaten”.
Hondartza denboraldia bukatu arte, iraila erdira arte mantenduko dituzte behin-behineko hiru komun publikoak.