Bizikletak aparkatzeko hiru gune berri jarri ditu udalak
Arrantzale Auzoan, Biteri ikastetxean eta Sokoan bizikletak aparkatzeko gune berriak ezarri ditu Hondarribiko Udalak. “Hiritarrek txirrindaren erabilera gero eta handiagoa egitea” da helburua, Udaleko Mugikortasun zinegotzi Juan Luis Silanesen esanetan.
Deigarria da hiru guneetako bi, Arrantzale Auzokoa eta Sokoakoa, bidegorri saretik urruti daudela, nahiz eta asko diren bertaraino bizikletaz hurbiltzen diren herritarrak. Hots, bizikletentzako azpiegitura sarea zabaltzerako orduan kontuan hartu beharreko guneak dira.