Tio Teronen Semeen 'Festamentua', igandean, Arma Plazan
Zuzeneko musika eta euskal dantzak uztartzen dituen ikuskizuna da, Aritz Salamancak sortutakoa.
Aritz Salamancak gidatzen duen Tio Teronen Semeak konpainiak Festamentua dantzatuko du igande arratsean Arma Plazan, 20:00etan hasita. Hondarribiko Udaleko Kultura departamentuak programatu du ekitaldia.
Dantza eta musika ikuskizuna da Festamentua, “originala bezain berritzailea”, udalaren esanetan. 40 minutuko iraupena izango du eta hamabi dantzarik eta lau musikarik hartuko dute parte.
Lagun kuadrilla xelebre bati gertatutakoa kontatzen du ikuskizunak. Hileta baterako elkartu dira eta, bertan, zorigaiztoko pasartea ulertu nahian ibiliko dira batera eta bestera, gertatutakoa iraultzeko esperantzan.