PSE-EEk Kasino Zaharreko ile-apaindegia berrezartzeko exijitu du
Ia urtebete eta erdi igaro da udalak jakin zuenetik Kasino Zaharra zerbitzurik gabe geratuko zela.
Kasino Zaharrera ile-apaindegi zerbitzua berrezartzeko eskatu dio PSE-EEk Gizarte Zerbitzuen Udal departamentuari. Ia urtebete pasa da Adinekoen Etxeak zerbitzua eten zuenetik.
Iazko udara bukaeratik hain zuzen ere, bertako langileak jubilazioa hartu zuenetik. Noemi Odriozola zinegotzi sozialistak salatu du jubilatu baino sei hilabete lehenago ezagutarazi zuela langile horrek bere asmoa. Hau da, ia urtebete eta erdi igaro da udalak jakin zuenetik Kasino Zaharra ile-apaindegi zerbitzurik gabe geratuko zela.
Odriozolak nabarmendu du egunean hamabi pertsonak erabiltzen zutela zerbitzua, eta badirela ile apaindegia bere gain hartzeko pest dauden pertsonak. Horregatik, zerbitzua lehenbailen konkurtsora ateratzeko exijitu du ordezkari PSE-EEk.