Gotzone Larrarte, udal gobernuko aurpegi berria
Hondarribiko Udal Gobernu Taldea zeintzuk osatuko duten ezagutu da aste honetan. Aurreko agintaldian bezala bost zinegotziko taldea osatu du EAJk udal kudeaketako lanak banatzeko.
Txomin Sagarzazu alkateaz gain, Juan Mari Altuna, Maria Serrano, Juan Luis Silanes eta Gotzone Larrarte izango dira Udal Gobernu Taldeko kide. Larrartek Arantxa Berrotaranen hutsunea beteko du, eta gainontzekoek errepikatu egingo dute gobernu taldean.
2019-2023 agintaldirako Udal Gobernu Taldea
- Txomin Sagarzazu: Alkatetza, Hirigintza, eta Ondarea.
- Juan Mari Altuna: Pertsonala eta Antolakuntza, Ogasuna, Udaltzaingoa, eta Zerbitzuak.
- Maria Serrano: Ekonomia Sustapena, Merkataritza eta Turismoa, Herritarrekiko Harremana eta Partaidetza, Gazteria eta Prebentzio Komunitarioa, eta Euskara.
- Juan Luis Silanes: Mugikortasuna, Ingurumena eta Nekazaritza, Kultura, eta Kirolak eta Hezkuntza.
- Gotzone Larrarte: Gizarte Zerbitzuak, Berdintasuna, Zahartze Aktiboa, eta Kooperazioa.