Jaizkibeleko sarbideak itxi dituzte motordun ibilgailuentzako
Kaletaraino autoz joatea eragotzi nahi dute.
Hondarribiko Udalak Jaizkibel mendiko sarbideak itxi egin ditu, kaletara autoz joatea eragozteko. Bakarrik baimendutako autoei utziko zaie sartzen. Era berean, itxieraren aurrean ez aparkatzeko eskatu du Juan Luis Silanes Nekazaritzako zinegotziak, “bestela emergentzia bat dagoenean ezin baita aurrera egin, espazioa okupatuta dagoelako”.
Zinegotziak azaldu duenez, urtero udaran hartzen den neurria da: “Urtero egiten dugun moduan, ezinbestekoa zaigu uda iristen denean bide hauek ixtea, jende askok automobilarekin edonora heldu nahi duelako. Mendia errespetatzea nahitaezkoa da eta horrelako neurriak hartu behar dira”.