Hiru traineru, elkarte bakarra
Hondarribia Arraun Elkartearen traineruak aurkeztu dituzte.
Urteko iluntze beroenean Hondarribia Arraun Elkarteko hiru traineruen aurkezpena egin zuten atzo Kai Zaharrean. Ohi bezala, San Joan Egunaren bezperan burutu zuten herriko arraunlarien gizarteratzea, kalez kale San Joan zortzikoa jotzen aritu zen musika bandaren saioaren ondoren. Bentako aparkalekuan egiten ari diren berritze lanak direla-eta, Portuko elizaren atzeko aldean egin zen ekitaldia.
Lehenik gizonen B ontziko partaideak aurkeztu zituzten, ondoren emakumeen Bertako Igogailuak Hondarribia trainerukoak, eta bukatzeko, gizonen lehen ontzikoak, Go Fit Hondarribia traineruko arraunlariak. Txotxuen eta nesken taldeko arraunlarietako batzuek ezin izan zuten aurkezpenean egon, Aulki Mugikorreko Espainiako Txapelketan lehiatu direlako asteburuan Banyolesen.
Txomin Sagarzazu alkateak “hiru eskifaia hemen izatea posible egiten duen jendea” egotea eskertu zuen. Arraun Elkarteak egonkortasuna eta sendotasuna badituela, eta hori askoren ekarpenaren ondorio dela nabarmendu zuen Sagarzazuk. Aulki mugikorrean ari direnak ere aipatu zituen: “Etorkizuna dira, baina orainaldia ere badira”.
Irakurri analisia: Harrobia filosofia, muturreraino
Lehen traineruaren estreinaldia
Gizonen lehen traineruarentzat, ligako lehen asteburuan iritsi da aurkezpena. Bi laugarren postuekin hasi dute txapelketa, Ohorezko Txandan lekua hartuz.
Aurreikusita zegoen aurten elkarte asko ibiliko zirela aurrenekoen multzoan, eta usteak berretsi baino ez ditu egin asteburuak. Esaterako, Donostiarra Bilbon seigarren izan zen, Zierbenan bigarren. Bilbon Santurtzi sailkatu zen bigarren postuan eta atzo zortzigarrena izan zen. Edo beste datu bat: Urdaibai indartsuak ezin izan zuen bosgarren postua hobetu ez larunbatean ezta igandean ere.
Mikel Orbañanos entrenatzaileak aurten liga oso luzea izango dela aurreratu zuen traineruen aurkezpen ekitaldian:”Hau luzea da eta esperantza eduki behar dugu ahalik eta gorenen ibiltzeko”. Hondarribiak talde bikaina duela esan zuen, dena emango duela, eta zaleen laguntza eskatu zuen: “Denen laguntza beharko dugu, udara gogorra joango delako, eta ea denboraldiaren azken data horietara bizirik iristen garen, bai ligan, bai Kontxako estropada on batzuk egiteko”.
Txotxuak, seigarren
Gizonen B ontziak ligako bigarren proba gainditu zuen larunbatean Elantxoben. Seigarren egin zuten txotxuek eta sailkapen orokorrean biosgarren jarri dira. Hurrengo larunbatean Castron bogatuko dute.
Euskotren Liga hastear
Emakumeen traineruak datorren larunbatean hasiko du Euskotren Liga. Gizonen A ontziak bezala, lan bikoitza izango dute emakumeek. Larunbatean Astilleron bogatuko dute, igandean Lekeition.
Gizonen A trainerua
Go Fit Hondarribia
- Manex Alday (harrobikoa). 18 urte elkartean.
- Bikendi Alza (harrobikoa). 11 urte elkartean.
- Ioseba Amunarriz (harrobikoa). 28 urte elkartean.
- Meltxor Amunarriz (harrobikoa). 7 urte elkartean.
- Beñat Amunarriz (harrobikoa). 8 urte elkartean.
- Gonzalo Carrion (harrobikoa). 23 urte elkartean.
- Julen Castrillon (harrobikoa). 16 urte elkartean.
- Iker De la Linde (harrobikoa). 8 urte elkartean.
- Beñat Egiazu (harrobikoa). 11 urte elkartean.
- Gorka Egiazu (harrobikoa). 12 urte elkartean.
- Xabier Etxebeste (berezkoa). 5 urte elkartean.
- Galder Ezponda (harrobikoa). 8 urte elkartean.
- Iñaki Gonzalez (harrobikoa). 17 urte elkartean.
- Adrian Gonzalez (ez berezkoa). Lehen urtea elkartean.
- Endika Lopez (ez berezkoa). 2 urte elkartean.
- Jon Lizarralde (berezkoa). 6 urte elkartean.
- Iker Marizkurrena (harrobikoa). 8 urte elkartean.
- Urko Redondo (berezkoa). 3 urte elkartean.
- Iñigo Jokin Sagarzazu (harrobikoa). 6 urte klubean.
- Alexander Udabe (berezkoa). 4 urte klubean
- Xabier Velasco (harrobikoa). 5 urte elkartean.
- Iñigo Vertiz (berezkoa). 15 urte elkartean.
Entrenatzailea: Mikel Orbañaños.
Emakumeen trainerua
Bertako Igogailuak Hondarribia
- Jone Amunarriz (harrobikoa). 6 urte elkartean.
- Ane Bayo (harrobikoa). Urte bat elkartean.
- Natalia Diaz (ez berezkoa). Urte bat elkartean.
- Ane Diaz (harrobikoa). 8 urte elkartean.
- Amaia Etxabeguren (ez berezkoa). Iritsi berria.
- Garazi Ezquerro (ez berezkoa). Urte bat elkartean.
- Intza Fernandez (ez berezkoa). Urte bat elkartean.
- Irati Gaztelumendi (ez berezkoa).
- Miren Idarreta (harrobikoa). 3 urte elkartean.
- Nora Irazusta (ez berezkoa).
- Nerea Itxaso (ez berezkoa). Urte bat elkartean.
- Nerea Lopez (ez berezkoa). Urte bat elkartean.
- Jasone Mitxelena (ez berezkoa). Urte bat elkartean.
- Ainara Palenzuela (harrobikoa). 8 urte elkartean.
- Maider Peñalba (harrobikoa).
- Ania Perez (harrobikoa).
- Nerea Perez (ez berezkoa).
- Itziar Rezola (harrobikoa). Urte bat elkartean.
- Cristina Tacu (ez berezkoa). Urte bat elkartean.
Entrenatzailea: Iker Cortes
Gizonen B trainerua
- Aitor Alza (harrobikoa).
- Aitor Valiente (harrobikoa).
- Alejandro Gomez (harrobikoa).
- Alexander Eizagirre (harrobikoa).
- Andoni Irazoki (harrobikoa).
- Andoni Larruskain (ez berezkoa).
- Beñat Amunarriz (harrobikoa).
- Beñat Rekarte (ez berezkoa).
- Endika Chans (harrobikoa).
- Gonzalo Bueno (harrobikoa).
- Haritz Ugartemendia (ez berezkoa).
- Ibai Camarero (harrobikoa).
- Igor Moreno (harrobikoa).
- Iker De La Linde (harrobikoa).
- Jon Lizarralde (berezkoa).
- Jon Otaño (ez berezkoa).
- Josu Arbelaiz (harrobikoa).
- Lur Alkain (harrobikoa).
- Mikel Dean (harrobikoa).
- Patxi Arburua (harrobikoa).
- Urtzi Etxabe (harrobikoa).
Entrenatzailea: Asier Puertas