[GALERIA] 1.400 irribarre San Martzial Jaiei ongi etorria emateko
San Martzial Jaien hasiera egun bat aurreratu dute zenbaitek. 1400 lagunetik gora bat egin dute Betti Gottik Ficoban antolatutako Herri Bazkariarekin
Irundarrek berriz ere bete dute Ficoba. Betti Gotti elkarteak ohiko Herri Bazkaria antolatu du eta erantzuna aparta izan da. Aurten gainera, San Martzial eta San Pedro Jaien atarian egin dute, bihar hasten baitira ofizialki jaiak. Dena dela, Ficobako giroak argi uzten du irundar gazte askok ez dutela gehiago itxaron nahi.
Tankera eta kolore anitzeko blusa eta kamisetek, mosaiko ederra marraztu dute Ficobako bi pabiloietan. Hala ere, antolatzailek berriz ere berretsi dute, haien asmo nagusia herri bazkaria hirira eramatea dela. Helburu horri begira, lanean jarraituko dute.
HITZA herri bazkarian izan da, hona hemen hartutako hainbat irudi.