Xake azkarreko Euskadiko Blitz Txapelketa absolutuan hirugarren geratu da Hondarribia-Marlaxka taldeko Patxi Moreno irundarra. Bergaran jokatu zuten igande goizean eta Morenok gertu izan zuen txapela. Ander Tafall taldekidea ere parte hartu zuen, 30. postuan geratu zelarik.
Arratsaldean 18 urtez beherakoen taldekako txapelketa jokatu zuten bi bidasoarrek, Imanol Toledo eta Erlatz Caballerorekin laukotea osatuz. Bosgarren geratu ziren.