Musika eskolako ikasturte amaierako saioak, gaurtik
Gaur dantza klasikoko eta hainbat instrumentutako ikasleen txanda izango da.
Gaur asteartetik aurrera eta ostirala bitarte, Hondarribiko Musika eta Dantza Eskolako ikasleek ikasturte amaierako saioak egingo dituzte. Gaur dantza klasikokoen eta hainbat instrumentutakoen txanda izango da (ikusi behean programa osoa).
Adi egitarauari, emanaldi guztiek ez dutelako Kultur Etxea izango egoitza bezala. Batzuk bai, Denda kaleko eraikineko areto nagusian, 103 gelan edo hallean egingo dituzte, baina Olazabal parkean eta paradorean ere izango da ekitaldiren bat.