Mirentxinek elkartasun afaria antolatu du ostiralerako
Oilasko errea afalduko dute eta edateko sagardoa, txotx erara.
Mirentxin gidari taldeak elkartasun afaria antolatu du ostiralerako, hilaren 21erako. Hondarribiko Olagarron egingo dute, 21:00etan, San Pedro kaleko presoen aldeko elkarretaratzearen ondoren.
Afariaren xedea, dispertsioari aurre egiteko dirua biltzea dela jakinarazi du Mirentxinek: “Astebururo euskal presoen senideak espetxeetara eramaten dihardugu, gure babesa eta maitasuna ematen. Dispertsio madarikatu hau bukatu arte haien ondoan egongo gara, baina laguntza behar dugu”.
Afariko prezioa 20 eurokoa da, eta menua, honakoa: entsalada, oilasko errea eta arroz-esnea. Eta edateko, Egiluzeko sagardoa, txotx erara.
Izena eman nahi duenak Hondarribiko gidariren batekin harremanetan jarri behar du, edo 693 03 00 52 WhatsApp zenbakiaren bitartez jakinarazi.