Joxe Amunarriz, Lesakako lehen irabazlea
I. Lesakako Mendi Lasterketa irabazi zen Joxe Amunarrizek larunbatean, Atzo, Tolosako T3T maratoian seigarren sailkatu zen.
Beti Gazte kirol elkarteak antolatuta, I. Lesakako Mendi Lasterketa egin zuten larunbatean. Joxe Amunarriz hondarribiarra nagusitu zen lehen ekitaldian. Egindako lanarekin eta giroarekin oso pozik bukatu zuen proba.
14 kilometroko proba izan zen eta Amunarrizek ordubete, 11 minutu eta 15 segundo behar izan zituen ibilbidea osatzeko. Bigarrenari, Ion Sola iruindarrari, lau minutu eta hiru segundo atera zizkion hondarribiarrak. Hirugarren Damien San Martin hendaiarra sailkatu zen, eta laugarren Iñaki Kataka Catalan irundarra.
Atzo, aldiz, T3T maratoia korritu zuen Amunarrizek Tolosaldean. Tolosako Hiru Tontorrak mendi maratoiko bosgarren ekitaldia egin zuten eta hondarribiarrak seigarren bukatu zuen; 4ordu, 30 minutu eta 36 behar izan zituen. Hassan Ait Chaou billabonarra nagusitu zen, 4:05:40 izan zen bere denbora.