Transpyr lasterketa bukatuko da larunbatean Hondarribian
Hilaren 9an abiatu ziren parte hartzaileak Gironako Creus lurmuturretik.
Mediterraneo eta Kantauri itsasoak lotzen dituen Transpyr mendi bizikleta lasterketa, bihar (larunbata) bukatuko da Hondarribiko kirol kaian. Hilaren 9an abiatu ziren parte hartzaileak Gironako Creus lurmuturretik eta bihar egingo dute zazpigarren eta azken etapa, Orreagan (Nafarroa) hasi eta Hondarribian bukatuko dena.
Bazkalostean, 15:00ak eta gero espero dira parte hartzaileak kirol kaiko helmugan. Orotara, mundu osoko ia 400 txirrindulari ari dira Pirinio mendilerroa alderik alde zeharkatzen duen proban gogorrean parte hartzen.