Larunbatean irekiko da hondartza denboraldia
Larunbat honetan, hilak 15, irekiko da ofizialki hondartza denboraldia. Egun horretan abiatuko dira Hondarribiko areatzako zerbitzuak, komunak eta dutxak, Gurutze Gorriko zaintza, eta abar.
Juan Mari Altuna Zerbitzuetako zinegotziak azaldu du herritar nahiz bisitarientzat “azpiegitura garrantzitsua” dela, eta esker ona azaldu die hondartzaren zaintzan ariko diren pertsonei: “Lan eta esfortzu handia egiten da hondartza behar moduan egoteko. Eskerrak eman nahi nizkieke honetaz arduratzen diren udal langileei, baita Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Gurutze Gorriari ere”.
Instalazioak
- Komunak: Astelehenetik igandera, 09:00etatik 20:00etara. Dutxak, 10:00etatik 20:00etara.
- Gurutze Gorria: Ekainaren 15etik irailaren 15era, egunero. Ekainean eta irailean 11:00etatik 19:00etara. Uztailean eta abuztuan, 10:30etik 20:00etara.
- Beste instalazio batzuk: Sei dutxa lau isurikoak, sei iturri bikoitz eta hankak garbitzeko bost gune.