Azken egunak kantu udalekuetan izena emateko
Abuztuaren lehen hamabostaldian egingo dituzte, Eskifaiak antolatuta.
Eskifaia elkarteak antolatuta, Eskifaia Txikiren kantu udalekuak egingo dituzte abuztuko lehen hamabostaldian Hondarribian. Larunbatean itxiko dute izena emateko epea.
Abuztuaren 1etik 14ra egingo dituzte kantu udalekuak eta Iñaki Gezala eta Aritz Enparan izango dira begiraleak. Eskifaiak azaldu duenez, hainbat gai landuko dituzte, hala nola, entzumenaren heziketa, sormena, erritmoa eta erritmika, eta ahotsaren heziketa. “Modu erabat ludikoan” landuko dituztela erantsi du elkarteak. Gainera, txango bat ere egingo dute, eta familientzako kontzertua udaleku amaieran.
Izena eman nahi dutenek posta elektronikoz egin dezakete. Haur bakoitzeko 50 euro ordaindu beharko dira.