Lidia Yarza eta Maialen Ramos, podioko goiko koskan
Jacako A mailako Espainiako Kopan lehiatu dira. Gorka Aranbarrik zilarra lortu du.
Lidia Yarza hondarribiarrak eta Ama Guadalupekoa Judo Taldean ari den Maialen Ramos irundarrak urrezko domina bana lortu dituzte asteburuan, Jacan (Aragoi) egin den seniorren A mailako Espainiako Kopako proban.
Yarzak -78 kiloko finala irabazi zuen, eta Ramosek -63koa. Ama taldeko beste ordezkariak, Gorka Aranbarrik, zilarra lortu zuen gizonen -90 kiloetan.