Hauteskundeetako emaitzak ospatuko ditu Abotsanitzek
Hondarribiko Abotsanitz alderdiak herri bazkaria antolatu du hauteskunde “kanpainan egindako lan ederra” eta emaitzak ospatzeko: “Bada garaia bazkari baten bueltan taldean elkartu eta ospakizun bat egiteko”, adierazi dute sare sozialen bidez.
Ardora jatetxean egingo dute bazkaria. Interesa dutenek hilaren 17a baino lehen eman behar dute izena, posta elektronikoz edo 688 68 70 58 telefono zenbakira deituta.