Emakumeentzako doako autodefentsa ikastaroak, Kisokun
Mendeluko Kisoku gimnasioak emakumeentzako doako autodefentsa ikastaroak antolatu ditu hurrengo bi larunbatetarako, hilaren 8 eta 15erako. 09:30etik 12:00etara egingo dituzte, eta 11 urtetik gorako neska eta emakumeek eman dezakete izena.
Izena eman nahi dutenek 943 05 87 77 edota 671 78 82 77 zenbakietara deitu, posta elektronikoz idatzi, edo webguneko formularioa bete behar dute.
Hondarribiko Udalaren laguntzarekin antolatutako jarduera da.