Message eta The Arritmick's, OnDUBrribi #4 jaialdian
Bizkaiko eta Kantabriako musikariz osaturiko Message taldeak Psilocybenea aretoan joko du larunbatean, OnDUBrribi #4 gaualdiaren barruan. Aurretik The Arritmick’s etxeko taldea igoko da oholtzara. Sarrerek 9 euro balio dute musikaze atarian erosita, eta 12 euro larunbatean lehiatilan eskuratu nahi izanez gero.
Message, 2017ko azaroan Bilbon sortutako banda da. Talde bezala ibilbide laburra duten arren, eskarmentu handiko zazpi musikariz osatuta dago. Jamaikako urrezko garaiko doinu latz eta konprometituenak ditu oinarri. 1970-80 hamarkadetako roots reggae abesti orijinal eta moldaketa instrumentalak jotzen dituzte, melodikaz edo tronboiz sorturiko melodiez lagundutakoak.
Bizkaitar-kantabriarren aurretik The Arritmick’s taldea igoko da eszenatokira. Duela bi urte Psilocyben sortua, Hondarribia, Irun eta Alacanteko hamar lagunez osatua. Reggae klasikoen moldaketak eta abesti propioak jotzen eta abesten dituzte.