Bi anaia itota hil dira Eretzinzabalen, itsasora erorita
Eretzinzabal itsasartean hil dira bi anaiak. Dirudienez, mendi-hegitik behera erori da anaietako bat, eta bestea bera salbatzera joan denean hil da.
Eusko Jaurlaritzako larrialdi zerbitzuek berri eman dutenez, 40 urte inguruko bi gizon hil dira itota gaur arratsaldean, Hondarribian. Eretzinzabal itsasartean. Anaiak ziren hildakoak. Segurtasun Sailak berri agentziei azaldu dienez, 15:10 aldera jaso dute abisua, eta esan diete bi lagun estu eta larri zebiltzala inguru hartan.
Larrialdi zerbitzuak joan dira lekura, Ertzaintzaren helikoptero bat eta Gurutze Gorriaren bi itsasontzi, tartean. Iritsi direnerako, ordea, gorpu zeuden bi gizonak. Itsasotik lehorrera atera dituzte.
Dirudienez, anaietako bat itsasora erori da,mendi-hegitik, eta bestea hura salbatzera joan denean hil da.