EH Bilduk euskarari eskaini dio kanpainako azken bideoa
Xabier Isasi alkategaia da Hondarribiko EH Bilduren hauteskunde kanpainako azken bideoko protagonista. Euskarari eskaini dio koalizioak programa azaltzeko azken grabazioa.
EH Bilduren ustez, hizkuntza politika berritzailea ezinbestekoa da euskararen erabilera areagotzeko, eta Udal Ordenantza “ahalik eta bizkorren berritzea” exijitzen du, “udalaren eskumenak zabaltzeko, indartzeko eta, batez ere, aplikatzeko”.
Aurretik, etxebizitzari buruzko mezua zabaldu zuten sareetan.